facebook2

Iada astebete pasa da klasean Facebook-en oinarrituz esperimentu bat egin genuenetik. Bertan identitate faltsu bat sortu eta 100 pertsonei lagun izateko gonbita egitea izan zen gure erronka. Astebete pasa da eta nik, 30 lagun lortu ditut, «Lila Yarza» izeneko identitatearekin.

Izena jartzerako orduan erakargarria izaten saiatu nintzen baina badirudi nire klasekideekin alderatuz ez dudala oso «zorte» ona izan.

Lagunak aukeratzerako orduan ez nuen kriterio zehatzik erabili. Ezezagun eta ezagun batzuk lagun egin ( 100 inguru ) eta horietatik hogeita hamarrek onartu didate lagun gisa. Baliteke jarritako argazkiak justifikatzea, ia 30ak mutilak izatea.

Ondorioak …

Lehenik eta behin esan beharra dago, honako honek ideia bat argi erakusten duela: sare sozialak aurretik aipatu dudan bezalaxe, ezagutzen ez diren pertsonen arteko harremana finkatzeko ere tresna eraginkorrak dira.Beraz baliteke norberak bere lagun multzoaz gain, lagun berriak egitea egitura sozial hauen bitartez, eta nork daki ! Bat maitemintzera ere hel daiteke… ( ironia )

Ez dut ulertzen jendeak nola pertsona bat ezagutu ere egin gabe, lagun gisa onartzeko gai den, baina badirudi sarean honelako joera dagoela eta honako hau espermimentuak argi isladatzen duela uste dut.

Beraz sare sozialak marketing edo publizitaterako tresna egokiak dira. Ni publizitate agentzia bateko kidea banintz, ez nintzake sare sozialen erabilera hutsaz kanpaina bat egiten hausartuko lortuko ditugun inpaktuak aurreikus ezinak baitira, baina zergatik ez telebista edo ohiko medio konbentzionalez gain, marketing biral batean parte hartu?

Metodoak konbinagarriak izan daitezkeelako ustea dut eta xede taldea zehaztu ondoren baliteke hobekien egokitzen dena bigarrengo aukera izatea, nork daki. Hala eta guztiz ere, egia da internet-en erabilera oso hedatua dagoen arren ez dela merkatuko target guztiengana hedatzen, beraz egoera eta iragarle bakoitzak erabaki beharko du bere aukerarik egokiena zein den, beti ere bere helburuetara egokituz.

Beste faktore bat ekonomikoa da. Enpresa, iragarle … txikiak baliteke ez izatea telebista gisako medioetan insertzioak jartzeko baliabide larregi, eta beraientzako aukera interesgarri bat izan daiteke sare sozialena. Merkea da eta nahiko erraz ikusten da xede talde batengana helaraztearen kontua.

Gainera eraginkorra ez balitz ez litzateke publizitaterik egingo eta ondoren jarriko dudan taulak garbi erakusten du, sare sozialen sostengua publizitatea dela.

redes_sociales_dinero

Hala ere, kontuz erabili beharreko teknika bat dela uste dut. Emaitzak onak izanez gero oso positiboa izango da, baina gauzak aldernantziz gerta ezkero, marka, produktu, enpresa … baten irudia ere onda dezake, eta denok dakigu zenbat denbora, esfortzu eta diru behar diren bai berezeroak lortu eta enpresa baten irudia eratzeko.

Beraz, argi izan: Sare sozialak etorkizun hurbilean garrantzitsu izaten jarraituko dute.

Adibidea :

Badakit betiko adibidea dela, baina kontzeptua ulertzeko hoberena dela uste dut.