Gallina Blanca

Gallina Blancaren iragarkia ez dut sexistatzat jotzen eta gainera praktika onak bultzatzen dituela uste dut etxeko lanetan bai gizonezkoa eta baita emakumezkoa antzematen baitira. Beraz bi sexuen artean oreka bat bilatu nahiko da iragarki honen bitartez. gallina blanca

Chanel

Chanel-en iragarkia ikusi ostean esan genezake, iragarki neutro bat dela. Gainera perfume bat iragartzen dela kontuan hartuz, emakumeak objektu izateari utzi eta bai emakume eta baita gizonezkoak pisu bera izango dute kontatzen den maitasunezko istorio honen baitan. Oso iragarki polita da, produkzio aldetik oso landua izango dena. Iragartzen den produktua aintzat hartuz gero ez da ohiko spot bat, baina ondo dago.

Vodafone

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1034283012501/vodafone.1.html

Vodafone-ren iragarkia ikusi ostean, aurreko biak bezalaxe iragarki neutro bat dela esan daiteke. Gizonezkoa, beste gizonezko eta emakumezko batekin agertzen da eta ahotsa gizonezkoa izatearen arrazoia begi bistan dago, bera baita hitz egiten duena. Beraz iragarki ez sexista da.

La masia

La masia olioaren iragarkia izan da ikusi dudan hurrengo iragarki eta umoreaz baliatuz oso iragarki alaia ikusi al izan dut. Sexismoari erreferentzia eginez, ikuturik ere ez.

Neutroa da guztiz eta gainera bertan emakume eta gizonezkoak rol ezberdinetan antzematen direnez, praktinaren onaren aldeko jo dezakegu.

Turismo vasco

Turismo vasco izeneko iragarkia ez da sexita. Neutroa da.  Adin eta sexu ezberdinetako gizon eta emakumezkoak antzematen dira eta iragarki honen funtsa denen arteko elementu komuna erakustea da; euskal herria, hain zuzen ere.

Trina

Trinaren iragarkia neutroa den arren, egia da iragarki honetako gazteen figura nahiko erridikulua dela.Hala ere kualitate honek bat egiten du iragarkiaren kutsu humoretsuarekin.

Orangina

Orain arte ikusitako iragarki guztietatik sexistena iruditu zaidana da honako iragarkia. Freskagarri bat iragartzeko neskak erabiltzen ditu eta hauek nahiko sugerenteak dira. Gainera ez diot zentzua hartzen nesken alboan dagoen lehoiari ez eta bere janzkerari.

Ez dut guztiz sexistatzat jotzen baina kutsu bat duela begi bistan dago emakumea objektutzat ulertzen baita. Gainera ipurdiaren planoak … zer zerikusi du iragartzen den objektuarekin?

Vittesse

Emakumeentzako zuzenduriko produktu honen iragarkiak ez du kutsu sexistarik. Guztiz neutroa da .

El corte ingles

Praktika zuzenak sortzekotan, el corte inglesek kanpaina berean bi spot egin ditu. Lehenengo spotean gizonezkoa da protagonista eta bigarrengoan, emakumezkoa. Beraz ez du jarrera sexista bultzatzen eta sexuen arteko berdintasuna bat lortzea nahiko dute el corte ingles guztiontzako marka bat baita.

Lay`s

Aurreko ariketa batean erabili izan genuen arren, esan beharra dago oso iragarki umoretsuaz gain eta ariketa honetan ikusten ari garen adibide ia guztiak bezala, oso neutroa dela.

Skoda

Tangoa entzutearekin batera hasiera ematen zaio iragarki honi. Iragarki osoan kotxe eta emakumezko bat ageri dira eta nahiz eta emakume horrek harremanik ez izan iragartzen den objektu horrekin, ez dio bere baitan kutsu sexista ematen. Iragarkiko zati izatera pasatzen da eta horrela osaturiko iragarkia neutroa da.

Pepsi

Freskagarri bat iragartzeko beste iragarki neutro bat. Egia da hala ere, iragarkien erabiltzen duten protagonista Eduardo Pajuela izenekoa, nahiko tontoa bailitzan aurkezten zaigu eta ez da gai izango ezer ganoraz egiteko. Honela iragarkiak beraiek helburu izango duten humore kutsu lortuko du.

Once

Amaren eguna aberats egiteko egun aproposa baina sexismo gabe.

Panrico

Iragarkiak ezer berezirik esaten ez digun arren badu gustoko zerbait. Emakume eta gizonak maila berean aurkezten zaizkigu, bakoitza barruko erropetan eta nahiz eta iragartzen den produktuarekin harremanik ez izan, neutroa izan eta guztioi Donuts bat jateko gogoa piztuko digute.

McDonalds

Ikusi dudan iragarkia McDonalds-ek urtero egiten dituen iragarki guztien beretsua da. Ezer kontatzen ez diguten iragarkiak dira eta garbi dagoena da beti pertsonaia bat erabiltzen dela umorea gehitzeko. Kasu honetan gizon bati tokatu zaio baino ezingo dugu orokortu, askotan emakumezkoak ere erabiltzen dira. Beraz esan genezake ez dela iragarki sexista, neutroa baizik.

Ondorioa:

Gaur egun publizitate jarduera oso kontrolatuta dago. Iragarki bat emititu aurretik pauta asko jarraitu beharko dira eta publizitate agentziak beraien lana modu egoki batean egiten saiatuko beharko dira, guzti honen atzean izugarrizko dirutza eta iragaleak izango dituztelako.

Normalean eta aurreko  ariketan ikusi dugun bezala, iragarki sexistak egiten dira, baina ez larregi. Aurreko astean esan nuen bezala egia da publizitatearen inguruko neurriak gogortu eta jenteak publizitatearekiko duen jarrera zorroztu dela, baina azken finean ideia honakoa da: publizitate sexista ekidin beharko da !

Anuncios