Hona hemen publizitate sexistaren inguruan aurkitu ditudan adibide deigarri batzuk:

Lehena Heineken garagardo markarena da eta bertan emakumeari ematen zaion papera gizonezkoarekin alderatuz txikiagoa da. Gainera honek nagusitasun jarrera bat du bere emaztearekiko eta neska objektu bezala ulertzen da, hurrengo lau iragarkietan ikus daitekeen bezalaxe.

Maiz produktua bigarren mailara pasatu  ( axeren adibidea ikusi bestela ) eta sexuarekin erlazionatutako elementuak indarra hartzen dute, produktuarekin zerikusia ez duten elementuak direnak, alegia.

Aurreko astean esan nuen bezala, publizitatea araututa egoteko beste arrazoietako bat publizitate sexistaren existentzia da.  Gaur egun oso iragarki sexista gutxi egiten duten arren, moralaren aurkako jarrerak direlako eta pertsonen duintasunaren aurka egiten dutelako guztien artean honako komunikazio estrategia eta kanpainak saihestu beharko ditugu.

Beraz gogoratu: Publizitate ekintza sexistak ekidin !

 

 

Hala eta guztiz ere ezin dugu ahaztu publizitate sexista askok ere gizonezkoengan dutela parada eta horietako askok, gizonak  izaki tontotzat jo ohi dituzte askotan iraintzera iritsi arte. Emakumeekin esan dudan bezala, gizonezkoak gutxietsi edo iraintzen dituzten iragarki sexistak saihestu beharko ditugu praktika honen aldeko jarreraren irizpideak finkatuz.

Anuncios