Testua irakurri ostean honako galderak erantzuten saiatuko naiz :

1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?

Lehenik eta behin esan beharra dago, salaketa hori markarentzako kaltegarria izango dela berria argitaratzen den unetik. Hortik aurrera eta publizitatearen zuzenbidean ikusi genuen arabera, iragarle bakoitzak bi hilabeteko denbora tartea izango du salatua izan den iragarkia aldatu edo egokitzapenak egiteko. Guzti honek kostu bat du eta iragarle askorentzat oso kaltegarria izango da epe honetan beraien komunikazio ekintzak ez burutzea.

Honek , iragarle eta publizitate agentziei hartu beharreko erabakien inguruan segurtasuna izatera behartuko die, akats txiki baten kostua publizitatean handia baita. Gainera, kontuan izan beharrekoa da bizi garen gizarte honetan gero eta neurri zorrotzagoak hartu ohi direla lanbide honetan eta askok jada kolokan jartzen dute, bere jardueraren askatasuna.

2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?

Galdera honen inguruan behin baino gehiagotan hitz egin izan dugu klasean. Sexua eta biolentzia zine post modernoaren ezaugarriak dira eta zinegile askok erabili ohi dute beraien publikoa erakartzeko. Aldiz, publizitatearen kasua ezberdina da. Disziplina honek jende askorengan eragiten du eta maiz bere mezuaren kobertura zehaztea ezinezkoa denez, badirudi zorrotzagoak direla.

Telebista medio masibo bat da eta irargintzako ekintza gehienek bertan dute parada. Beraz, honelako mezuak kontrolik gabe ezingo lirateke hedatu. Zine, telesail eta horrelakoetan aldiz, publiko  zehatz eta ordutegi zehatzak izango ditugu eduki hauen inguruko gaiak ikusteko, baina hala eta guztiz ere ez dut honako ulertzen.

Adibide hau internet-en bilatu dut eta sidaren aurkako kanpaina baten ingurukoa da, Frantzian gobernutik at zegoen erakunde batek egina izan zena. Zentsuratua izan zen “por ser muy explicita”.

Zenbat pelikula, telesail … ikusten  ditugu ia egunero  honelako edo gogorragoak diren irudiekin? Zenbat filma egin izan dira Espainia mailan pisu handiagoko irudiak erabilita ? Erantzuna: Mentiras y Gordas ( Adibide onena). Sexua, drogak eta gazteak erabiliz espainiako filmarik ikusiena izatea lortu dute azken aste hauetan eta harrigarria dena: ” Zentsurarik gabe”. Jendeak filma horiek ikusi nahi ditu !!!!!!

Eta orduan, zergaitik hain gogorrak publizitatearekiko ? Bere eragina handiagoa ote al da?  Giza portaerak sortzeko gai al da ?

3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?

Neurri batean ulertzekoa da adibidez tabakoa gisako elementu bat telebistan ez iragartzea, medio honek duen kobertura handiagatik, baina arazoa ez dut uste iragartzen den produktu edo zerbitzuetan dagoenik, moduan baizik. Askotan eta aurreko astean landutako emozionaltasunaren ideiarekin, esan genezake, produktu edo zerbitzuarekin  zerikusirik ez duten elementuak erabili ohi direla iragarki bat egiteko eta maiz elementu hauek soberan daude. Hala ere, nire ustea honakoa da: publizitatearen erregulazioa modu egokitzat jotzen dudan arren, gizarteko jarrerak aldatu beharko genituzke lehenik eta behin, publizitateari errua bota aurretik. Edo ez al duzue uste emakumeentzako iragarkietan emakume argal eta ederrak erabiltzen direla, gizartean honelako ustea edo nahia dagoelako ?

 

4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?

Esan eta egin behar dena hain kontrolatuta dagoen gizarte batean, nire ustez  auto-erregulazioa bizi irauteko  beharrezko tresna bat da.

5) Publizitatearen profesioanala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?

Ez dut nire burua publizitate askearen tokian kokatzen. Gauza guztiak bezalaxe, publizitatearen joera arautua izan behar delakoan nago. Ongi ikusten dut adibidez, pertsonen eskubide, duintasun edo ohorearen aurka dihoazten edo haurrentzako kaltegarriak diren publizitate jarduerak zentsuratzea, baina hala eta guztiz ere gaur egungo jarrera nahiko zorrotza dela uste dut.

Iragarleek diru asko inbertitzen dute beraien kanpaina publizitarioak egiten, eta askotan gizabanako batzuen jarrera solteagatik agentzien  esfortzu material eta ekonomikoak deusetatzen dira. Publizitateak maiz gizarteko jarrerak isladatzen ditu baina badirudi jendea ez dela horretaz ohartzen. Baliteke iragarki bat egituratzerakoan gizarteko tendentziak isladatzea, ez alderantziz. Beraz publizitate jarduera bat kritikatu aurretik egin beharrekotzat ikusten dut gizartearen kritika bera.

Hiritar soil baten ikuspuntuan jarrita eta aintzat hartuta publizitateak maiz piztu ohi duen atentzioa dela eta,  publizitatea  modu arautu  batean egitearen aldekoa izango nintzakela uste dut.

Bukatzeko esan beharra dago, publizitatez gainezka dagoen  gizarte honetan, iragarki gero eta deigarriak egitera behartuta daudela kreatiboak eta hori horrela izanik, gero eta eremu arriskutsuagoak zapaltzen dituzte. Baina neurri berean esan beharra dago, jendea gero eta azkarrago asaldatzen dela.

Anuncios