mayo 2009


Gaur izan da gure klaseko azken eguna. Hemendik zorte ona opa dizuet klasikide guztiei datorren astetik aurrera ditugun azterketetan !

Uda gainean dago, beraz … animo !

 

 

 

publicidad_harry_bread

Anuncios

Internet-en maiz publizitatearen inguruko blog-ak irakurri ohi ditut, eta gaurkoan horietako blog batean honako iragarki batekin egin dut topo. Bertako autoreak esaten duen bezala, eskerrak gizartea eta era berean publizitatea aldatu den, bestela …

adverts-vintage-25

Publizitate eta Marketingak azken urteetan jasandako aldaketen adierazle da honako bideo hau. Inglesez dago baina ulertuko duzuelakoan …

2008. urtean Durangoko azokaren inguruko kartela zela eta, gora behera handiak sortu ziren askok kartela sexistatzat jotzen zutela eta.

Ez dut uste hainbesterako zenik, txapela euskal kulturaren kontu bat baita eta kontuan izan behar dena da, pertsona bakar edo talde baten usteagatik besteek  denbora luzean zehar eginiko lana zapuztu daitekela, eta hori ez da kontua. Beraz, benetan arrazoiz jokatu beharko dugu honelako egoera baten aurrean eta noski, salaketa egitean.

blog

Hona hemen publizitate sexistaren inguruan aurkitu ditudan adibide deigarri batzuk:

Lehena Heineken garagardo markarena da eta bertan emakumeari ematen zaion papera gizonezkoarekin alderatuz txikiagoa da. Gainera honek nagusitasun jarrera bat du bere emaztearekiko eta neska objektu bezala ulertzen da, hurrengo lau iragarkietan ikus daitekeen bezalaxe.

Maiz produktua bigarren mailara pasatu  ( axeren adibidea ikusi bestela ) eta sexuarekin erlazionatutako elementuak indarra hartzen dute, produktuarekin zerikusia ez duten elementuak direnak, alegia.

Aurreko astean esan nuen bezala, publizitatea araututa egoteko beste arrazoietako bat publizitate sexistaren existentzia da.  Gaur egun oso iragarki sexista gutxi egiten duten arren, moralaren aurkako jarrerak direlako eta pertsonen duintasunaren aurka egiten dutelako guztien artean honako komunikazio estrategia eta kanpainak saihestu beharko ditugu.

Beraz gogoratu: Publizitate ekintza sexistak ekidin !

 

 

Hala eta guztiz ere ezin dugu ahaztu publizitate sexista askok ere gizonezkoengan dutela parada eta horietako askok, gizonak  izaki tontotzat jo ohi dituzte askotan iraintzera iritsi arte. Emakumeekin esan dudan bezala, gizonezkoak gutxietsi edo iraintzen dituzten iragarki sexistak saihestu beharko ditugu praktika honen aldeko jarreraren irizpideak finkatuz.

Gallina Blanca

Gallina Blancaren iragarkia ez dut sexistatzat jotzen eta gainera praktika onak bultzatzen dituela uste dut etxeko lanetan bai gizonezkoa eta baita emakumezkoa antzematen baitira. Beraz bi sexuen artean oreka bat bilatu nahiko da iragarki honen bitartez. gallina blanca

Chanel

Chanel-en iragarkia ikusi ostean esan genezake, iragarki neutro bat dela. Gainera perfume bat iragartzen dela kontuan hartuz, emakumeak objektu izateari utzi eta bai emakume eta baita gizonezkoak pisu bera izango dute kontatzen den maitasunezko istorio honen baitan. Oso iragarki polita da, produkzio aldetik oso landua izango dena. Iragartzen den produktua aintzat hartuz gero ez da ohiko spot bat, baina ondo dago.

Vodafone

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1034283012501/vodafone.1.html

Vodafone-ren iragarkia ikusi ostean, aurreko biak bezalaxe iragarki neutro bat dela esan daiteke. Gizonezkoa, beste gizonezko eta emakumezko batekin agertzen da eta ahotsa gizonezkoa izatearen arrazoia begi bistan dago, bera baita hitz egiten duena. Beraz iragarki ez sexista da.

La masia

La masia olioaren iragarkia izan da ikusi dudan hurrengo iragarki eta umoreaz baliatuz oso iragarki alaia ikusi al izan dut. Sexismoari erreferentzia eginez, ikuturik ere ez.

Neutroa da guztiz eta gainera bertan emakume eta gizonezkoak rol ezberdinetan antzematen direnez, praktinaren onaren aldeko jo dezakegu.

Turismo vasco

Turismo vasco izeneko iragarkia ez da sexita. Neutroa da.  Adin eta sexu ezberdinetako gizon eta emakumezkoak antzematen dira eta iragarki honen funtsa denen arteko elementu komuna erakustea da; euskal herria, hain zuzen ere.

Trina

Trinaren iragarkia neutroa den arren, egia da iragarki honetako gazteen figura nahiko erridikulua dela.Hala ere kualitate honek bat egiten du iragarkiaren kutsu humoretsuarekin.

Orangina

Orain arte ikusitako iragarki guztietatik sexistena iruditu zaidana da honako iragarkia. Freskagarri bat iragartzeko neskak erabiltzen ditu eta hauek nahiko sugerenteak dira. Gainera ez diot zentzua hartzen nesken alboan dagoen lehoiari ez eta bere janzkerari.

Ez dut guztiz sexistatzat jotzen baina kutsu bat duela begi bistan dago emakumea objektutzat ulertzen baita. Gainera ipurdiaren planoak … zer zerikusi du iragartzen den objektuarekin?

Vittesse

Emakumeentzako zuzenduriko produktu honen iragarkiak ez du kutsu sexistarik. Guztiz neutroa da .

El corte ingles

Praktika zuzenak sortzekotan, el corte inglesek kanpaina berean bi spot egin ditu. Lehenengo spotean gizonezkoa da protagonista eta bigarrengoan, emakumezkoa. Beraz ez du jarrera sexista bultzatzen eta sexuen arteko berdintasuna bat lortzea nahiko dute el corte ingles guztiontzako marka bat baita.

Lay`s

Aurreko ariketa batean erabili izan genuen arren, esan beharra dago oso iragarki umoretsuaz gain eta ariketa honetan ikusten ari garen adibide ia guztiak bezala, oso neutroa dela.

Skoda

Tangoa entzutearekin batera hasiera ematen zaio iragarki honi. Iragarki osoan kotxe eta emakumezko bat ageri dira eta nahiz eta emakume horrek harremanik ez izan iragartzen den objektu horrekin, ez dio bere baitan kutsu sexista ematen. Iragarkiko zati izatera pasatzen da eta horrela osaturiko iragarkia neutroa da.

Pepsi

Freskagarri bat iragartzeko beste iragarki neutro bat. Egia da hala ere, iragarkien erabiltzen duten protagonista Eduardo Pajuela izenekoa, nahiko tontoa bailitzan aurkezten zaigu eta ez da gai izango ezer ganoraz egiteko. Honela iragarkiak beraiek helburu izango duten humore kutsu lortuko du.

Once

Amaren eguna aberats egiteko egun aproposa baina sexismo gabe.

Panrico

Iragarkiak ezer berezirik esaten ez digun arren badu gustoko zerbait. Emakume eta gizonak maila berean aurkezten zaizkigu, bakoitza barruko erropetan eta nahiz eta iragartzen den produktuarekin harremanik ez izan, neutroa izan eta guztioi Donuts bat jateko gogoa piztuko digute.

McDonalds

Ikusi dudan iragarkia McDonalds-ek urtero egiten dituen iragarki guztien beretsua da. Ezer kontatzen ez diguten iragarkiak dira eta garbi dagoena da beti pertsonaia bat erabiltzen dela umorea gehitzeko. Kasu honetan gizon bati tokatu zaio baino ezingo dugu orokortu, askotan emakumezkoak ere erabiltzen dira. Beraz esan genezake ez dela iragarki sexista, neutroa baizik.

Ondorioa:

Gaur egun publizitate jarduera oso kontrolatuta dago. Iragarki bat emititu aurretik pauta asko jarraitu beharko dira eta publizitate agentziak beraien lana modu egoki batean egiten saiatuko beharko dira, guzti honen atzean izugarrizko dirutza eta iragaleak izango dituztelako.

Normalean eta aurreko  ariketan ikusi dugun bezala, iragarki sexistak egiten dira, baina ez larregi. Aurreko astean esan nuen bezala egia da publizitatearen inguruko neurriak gogortu eta jenteak publizitatearekiko duen jarrera zorroztu dela, baina azken finean ideia honakoa da: publizitate sexista ekidin beharko da !

Página siguiente »