Telefonicak eginiko iragarkiaren inguruan 11 inkesta egin eta honakoak dira lortu ditudan emaitzak:

Guztiak ezagutzen dute Telefonicak duo zerbitzua iragartzeko asmoz eginiko iragarkia.

Elementu guztiekin edo ia guztiekin  gogoratu  dira, eta bat baino gehiago izan dira abestia abesten saiatu eta ia lortu dutenak, bitxia benetan !Gainera  iragarkia gogoratzen zuten galdetzean, lehenik eta behin abestia etortzen zitzaien burura, ez saltzen zuten zerbitzua.

Inpaktu globala neurtzerako orduan berezko modua eta lagundua erabiliz lorturiko emaitzak nahiko beretsuak direla esan genezake. Garbi dagoena da, jendeak kanpaina askotan ikusi izan duela eta honakoak bi ondorio izan dituela: bata gustoko izatearena da ( elkarrizketatu gehienen kasua den bezalaxe )  eta bestea, hiru bat pertsonak aipatu  duten naskatze sentzazioa. Badirudi naskatze edo aspertze sentzazio hau nahiko orokorra dela marka honen publizitate osoarekiko.

Elkarrizketatuari eginiko galderetan, bai bezero diren eta ez direnen arteko emaitzak aztertu eta esan beharra dago naiz eta denak iragarkia ezagutu, bezeroak ez direnek ez dutela zerbitzua kontratatu. Beraz, efikazia alde batera utzi eta hartzaileak efektismoaren g¡sako elementuetan oinarritu dira ( polita, bitxia, original … ) iragarkiari buruz hitz egiterako orduan.

Mezuraren inpaktua nahiko ona izan da. Guztiak gogoratu dira hedatu nahi zen mezuaz printzipioz, baina bat bakarrik izan da gai iragarki osoaren elementu guztien berri emateko ( Jon ) . Bi pertsona bakarrik izan dira, telefono eta internet zerbitzuak eskaini beharrean, internet eta telebista zerbitzuak eskaintzeko prest eginiko iragarkia dela esan dutenak. Beraz, mezua ondo ulertu da, iragarkia askotan ikusi dute, elementuez “gogoratzen dira”  hilabeteak pasa ostean … Zergatik ez da kontratatua izan zerbitzua?

Iragarkiaren egituraketari dagokionez, elemetuak ongi gogoratu dituzte ( musika, behatz … ) baina egia da, askok aitortu dutena:  behatzei arreta gehiegi eskaintzen dietela benetan saldu nahi den horren eta bere buruzko datuei buruz. Aipatzekoa da, Josek erantzun zidana: ” Askotan ikusi izan dudan iragarki bat den arren eta abestia askotan abestu dudan arren berau abestean, oraindik ez dakit ondo ze baldintzatan kontratatu behar zen eta ze prezioetan eskaintzen zen” Harrigarria bai, baina egia

Pertzepzioaren inguruan eginiko galderetan, honako elementuak erabili nituen eta hona hemen lorturiko emaitzen laburpena:

-Gogora erraza: asko izan dira 1-5 bitarteko eskalan 5ko puntuazio eman diotenak honako elementu honi. Iragarkiak insertzio asko izateak lagundu egiten du berau gogoratzen eta telefonicaren kasua honako hau dela esango nuke. Gainera, lan kreatibo handia du eta denok dakigu honakoak nolako eragina duen  kontu hauetan. Gero eta kreatiboago, orduan eta gogora errazago !

-Originaltasun eta gustokoa den galdetzean ere askok aldeko iritzia eman duten arren, 4 pertsonak zerbitzua iragartzeko iragarki desegokitzat jo dute honako hau. Lorturiko datuen inguruan erreflexio bat eginez gero, egia da desoreka bat dagoela ezagutu= egin-en artean. Denak ezagutzen zuten baina inork ez zen kontratatzeko gai izan. Nola da posible ? Ze egin zuten gehizki Telefonikako kideek iragarki hau aukeratzerako orduan? Ze elemetu falta zaio jendea persuaditzeko ?  Nire ustez eta honelako zerbitzu baten xede taldea aintzat hartuz, iragarkiak kreatibitatea baino gehiago elementu informatiboak bereganatu beharko ditu jendearengana iristeko.

Askok  behatzei arreta gehiegi eskaini izan die benetan informaziori baino, beraz nahiz eta eskaintzen den zerbitzua zein den jakin  ez dira gogoratzen ez prezio ezta kontratazio baldintzekin ere ( Joseren kasua bezalaxe) . Honako hau, iragarki oso kreatiboetan emango den ohiko kasu bat da, kreatibitateak benetan garrantzitsua denari garrantzia kentzen baitio.

Azkenik, eta telefonicaren inguruko iritzia galdetzerako orduan, askok marka handi bat denez, konfidantzazko eta segurutzat jo dute. Badirudi askorentzat “betiko” konpainia bat dela.

Marka beraren eta iragarkian antzean daitezkeen baloreen artean ez dago inolako harremanik eta hori izan da elkarrizketatu ia denek erantzun dutena galdera honen inguruan. Horrez gain, komunikazio eta publizitatearen inguruko galderak erantzuterakoan, askok “berdintzat” jo dute burutu ohi dituen komunikazio ekintza guztiak eta nire iritzia ere bera da. Iragarlea jakin gabe ere, iragarkien aurrean egonda badakigu zein den telefonciaren iragarkia eta zen ez . Kreatiboak dira, kutsu bera dute ( koloreak, konposaketa ..) eta askotan ideia oso simpleenetan arreta pisten saiatzen dira benetan garrantzitsua denaren inguruan hartzaileak pentsa ez den. Baina, kreatibitatea ez da dena !

Honakoak arrisku bat dauka eta kanpaina honen bidez argi ikus dezakegu. Nahiz eta insertzio asko jarri, zerbitzua jendeak kontratatzen ez baldin badu ez digu ezertarako balioko. Enpresak kontutan hartuko duena irabaziak izango dira eta publizitatea etorkizunean irabaziak emango dituen inbertsiotzat ulertzea ezinbestekoa da. Beraz, nahiz eta kanpaina oso originala, polita … izan, ez dut uste oso eraginkorra izan denik, nere lagineko populazioak aintzat hartuz behintzat.

Anuncios