Honako praktika hau egiteko, oinarritzat hartu dudan iragarkia Telefonikarena da. Oraindik Telefonikaren bezero ez dinerei edo bestelako zerbitzu batzuk dituztenei zuzendurik dagoena alegia.

Oso iragarki interesgarria iruditzen zait kontsumitzaile direnen eta ez direnen arteko jarrerak aztertzeko. Gainera, egia esan insertzio asko izan dituen iragarkia izanik jendea asko gogoratuko delakoan nago, ideia kreatiboa bikaina baita. Baina dena ez da kreatibitatea !!!!!!!!

Kanpainaren inguruan galdetzerako orduan xede taldetzat 20 urte baino gehiago dituzten 10 kide inguru aukeratuko ditut. Horien erdia kontsumitzaile direla zihurtatuko nahiz eta beste erdia ordea ez. Sexurari ez diot garrantzia handirik emango, ez dudalako uste iragarki honetan inolako ezberdintasunik dagoenik.

Helburua : Iragarkiaz gogoratzen ote den jakitea izango da gure xedea. Iragarkiaz gogoratzeaz gain, ia iragarleaz gogoratzen ote diren jakitea ere oso interesgarria da. Horrez gain, mezuaz zerbait dakiten eta gogoratuz gero, ia zerbitzuak kontratatu zituzten ezagutu beharko dugu, iragarle gisa honakoa izango baita interesgarriena. Iragarkia oso kreatiboa da, eta maiz kreatibitatearen pisua handiegia denean, jendea ideiarekin geratzen da eta ez ordea, iragarlearekin eta eskaintzen duen zerbitzuekin. Telefonikaren iragarkiaren kasua izango ote da honakoa ? Ikusi beharko ! Horrekin batera, iragarkiak ze transmititzen dien ere galdetuko diegu, Telefonika markak duen baloreekin alderatzeko. Eta azkenik, Telefonikaren iragarkien inguruko iritzi edo hausnarketa bat egitea ere eskatuko diegu, gure komunikazio kanpainaren eraginkortasuna neurtzeko.

Kanpainaren inpaktua

A) Inpaktu globala. Gogoratzen al duzu kanpaina?Nola ?

Berezkoa. Subjetuari galdetuko diogu gure produktuaren iragarkiren bat ikusi duen ( marka aipatu gabe ) eta berak gure kanpaina aipatuko du, markaren izena ere aipatzen.

– Lagundua. Subjetuari gure kanpainaren ezaugarriren bat aipatzen diogun, gure kapaina eta marka identifikatuko duen arte ( Behatzak, musika, telefonica…)

b) Mezuaren inpaktuak Hedatzen den mezua gogoratzen du? Nola?

c) Xehetasun inpaktua Kanpainaren ze elementu gogoratzen dira? Musika, eslogana ( zehatza, partziala, okerra), markaren izena …

6. Kanpainaren ulerkuntza, pertzepzioa eta iritzia. 

 Ulerkuntza. Zer esan nahi izan da kanpaina honetan?Modu zehatz, partzial eta oker baten bidez aztertuko du. Pertzepzioari dagokionez, ezaugarrien zerrenda baten aurrean elkarrizketatuak esan behar du kanpainak ezaugarri horiekin bat datorren edo ez ( 1-5 bitarteko eskala baten bidez adierazia izango da) . Azkenik, iritzia ezagutze izango dut xede sortzen duen inplikazio, gogoeta edo eztabaida, egindako komentario … buruz galdetuz.

Orain… iada spot-a, xede, eta kontzeptuak finkatuak ditugunez, testaren diseñuaz arduratu beharko gara.

 

 

Anuncios