11

Badira iada hiru urte Fotolog-aren erabiltzaile naizenetik eta iaz, nire lagunak zirela eta Tuenti-ren erabiltzaile izatera pasa nintzen. Denbora asko eman ohi dut sare sozialetan alde batetik bestera argazkiak ikusi eta lagunekin hitzegiten baina egia da, behin ere ez naizela marketing ekintza baten parte sentitu, ez uko egin diodalako, inoiz aukera hori izan ez dudalako baizik, edo horren ustea dut behintzat.


Azken urteetan, sare sozial izenaz ezagutzen ditugun egitura sozialak, berebiziko garrantzia hartu dute. Edozeinek erabili dezake eta beraien zailtasun eza dela medio, guztion eguneroko bizitzaren zati bihurtu direla dirudite.


Erabiltzailerik gehienak gazteak dira non eskolatik-logelara-logelatik-sarera beraien eguna igarotzen duten, beti ere lagunez inguratuta, lagunez lagun bakoitzak bere multzotxoa sortzeko aukera baitugu sare soziletan. Gazteaz gain, helduek eta baita enpresariek ere sare sozialak erabiltzen dituzte, mota guztietako harremanak izateko. Gainera, Internet-en irakurri dudan artikulu batek dioen bezala, gero eta enpresa gehiagok eskaini ohi dute intranet zerbitzuak sare sozialetan oinarrituz.


Markting ikuspuntutik, oso tresna baliagarria dela iruditzen zait sare sozialena. Gainontzeko publizitate moduak baino ekonomikoagoa da eta badirudi, krisi garai honetan honakoak garrantzia hartu duela, batez ere marketing biralaren ikuspuntutik. Modu pertsonalizatu batean, publizitatea egiteko aukera eskainiko digu, eta iragan zen ostiraleko praktikan ikusi genuen bezala, “group” gisako aplikazioak erabiliz merkatuko xede talde zehatz batengana iristea errazagoa izango da ( adibidez EHUko ikasleak …)


Publizitateaz gain, enpresa edo produktu baten izen on edo txarra hedatzeko ere toki ona da eta bestela, Tuentiko erabiltzaile orori galdetu ia zenbat mezu jaso duten T5ri boikota egiteko asmoz…


Beraz, bai onerako eta baita txarrerako badirudi sare sozialak nahiko eraginkorrak direla.


Gainera blogean, tuentin … zure lagunen batek iragarki baten link-a bidali ezkero ikusi egingo duzu, gertuko batek bidalia delako eta alderatu jarrera hau, telebistan egunero ikusi ohi ditugun spot guztienekin. Horrez gain, idazle, musikari, politikari … sare sozialak erabili ohi dituzte beraien buruaren publizitatea egiteko.

Ikustekoa da my-space-en kasua. Bertan musika talde askok ( besteak beste ondoren adibide gisa jarri dudan Berri Txarrak taldearen perfilak ) beraien lagun gisa beste talde ugari izan ohi dituzte. Musika taldeentzat beraz leku bikaina da bai taldea ezagutarazteko ( publizitatea egiteko batik bat ) eta baita jarratzaileei behar duten interaktibitatea eskaintzeko.


Hona hemen Berri Txarrak eta Katamaloren Myspacetik ateratako datuak, aipaturikoaren adibide gisa :


dibujo2

dibujo


Harreman honek, interaktibitateaz gain, hurbiltasuna eskaintzen du, maiz beharrezkoa dena idazle, musikari … artean edo ez al duzue zuen musika talde edo idazle gogokoenari galderarik egiteko asmoa izan ? Erantzuna : erabili sare sozialak eta ikusiko duzu.


Burger King-en kasua ikusi ondoren, esan dezaket gaur egun behintzat moda kontua dela, baina baliteke moda kontu honek etorkizunean zehar urte asko irautea. Hemendik 10 urtetara izango denaren berri izatea ia ezinezkoa da, baina etorkizun hurbilean garrantzia izango dutela, begi bistakoa da, bai harremanak sortu, mantendu eta bideratzerako orduan.


Dituen abantaila batzuk, lehenago aipaturiko hauek izango dira: Asteko, esan beharra dago, gainontzeko publizitatea baino merkeagoa dela, gainera modan dago eta jendeak gogoko izan ohi du modan dagoena. Nahi dugun jendeari iristea posible da, eskaintzen duten aukera anitzak direla medio eta hedapen prozesu azkar bat gerta daiteke beheko marrazkiak ondo isladatzen duen bezalaxe.


2


Baina dena ez da hain oparoa. Baliteke, guk bidalitako marketing biralak jendearengan ez sortzea hedatu nahi dugun efektua eta saiakera hutsean geratzea. Gainera beste irakasgai betean sortu dugun marketing biralean ikusi dugun bezalaxe bi gauza ezberdin dira, bai guk hedatzen duguna edo hadatu nahi duguna eta baita jendeak ulertzen duena. Beraz, kontuan izan beharreko puntua da honako hau !


Horrez gain, aintzat hartu beharko dugu kreatibitatea edo arlo kreatiboa. Hausnarketan esan nuen bezala, kreatibitateak lagundu egiten du kanpaina baten gogorapenean, baina zertarako gogoratu ideia kreatiboaz, iragartzen denarekin ohartzen ez baldin bagara ? (Amo a Lauraren Marketing Biralean eman zen bezalaxe ) .


Beraz, moda izan arren kontuz ! Hutsegite txikiak asko ordaintzen baitira publizitatearen alorrean .

Anuncios