Bisitatu ditudan web orriak:

Hotmail, Fotolog, Tuenti, EHU, Zaparrada, Ebay, Privalia, Google, Youtube, Flickr…     ( gogoratu naizenak )

a) Ze publizitate formatu topatu duzu ?

– Pop up

-Baner-a

– Spam ( korreoan nituenak )

b) Ze markarekin egin duzu topo ?

Parentesi artean ze tokitan aurkitu ditudan zehaztu ditut

Msn ( MSN ) ,Energy ( fotolog ) , Moviestar ( hotmail ) , Evax ( hotmail ) , Woman Secret ( hotmail ) , Hesperia Hotelak ( fotolog ) , Rexona, Axe ( fotolog-en ) , Audi , PSOE,

c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du ?

Egia esan ez. Nire kontuetan murgilduta egon naiz eta publizitateari ez diot jaramon askorik egin ohikoa den modura.

Fotolog-en kasuan, audi kotxe bat irabazteko aukera izan dudala azaltzen duen pop up bat ireki zait eta ez dut edukia saihesteko aukerarik ere izan.

Korreoan, ohikoa den modura irakurri gabeko email ugariren artean publizitatekoak daude, batez ere Privaliakoak, egunero bidaltzen baitidate.Ez dira atentzio pizteko gai eta hortxe ditut, ehundaka ireki ere egin gabe.

d) Publizitatearen aurrean men egin al duzu? Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera ailegatu zara?

Ez. Normalean ez diot interneteko publizitateari kasu handirik egiten eta gainera nahiko arriskutsua izan daitekeelaren ustea dago, birusak direla eta. Beraz, kontuz ibili beharko gara !!

hombre_pc

Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta? Asko ikusi gabekoak dira eta benetan harrigarria iruditu zait kantitatea, uste baino gehiago baitaude.

e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz ze balorazio egiten duzu? Eraginkorra ote da? Asko/gutxi ikusten da? Erakargarria da? Hausnartu honen ingururan beste medioak kontuan hartuta.

Nire esperientzia kontuan hartuta ez dut uste interneteko publizitatea oso eraginkorra denik. Gainera maiz, modu bortitz batean aurkezten da, eta nire ustez nazkagarria izatera heldu daiteke. Hala ere, askotan egiten den kontua da eta egia da publizitatea egiteko leku ona dela, baina beti ere horretarako nire kasuan gertatzen ez den bezalaxe, hartzailearen arreta piztuz. Hementxe egongo litzateke benetako gakoa!

Medioen iraultza …

Teknologia berrien gizartean bizi izanik, eta batez ere azken urteetako joera azterturik egia da internetek gero eta garrantzia handiagoa lortu duela komunikazioaren arloan. Mundu guztia sarearen bidez lotzen da eta medio honek aukera anitz eskaintzen dizkio zientziatzat aztertzen ari garen publizitate eta bere jardunari.

Gaur egungo gizartean nagusi den medioa da honakoa. Jendea etengabe sarera konektatuta dago, konexio edozein tokitatik eginik. Enpresa, erakunde … honako ezaugarriez baliatu eta beraien publizitate jarduerak internetera bideratzen dituzte zuzenean hartzailea persuaditzeko asmoz . Baina helburuak izan arren, beteko ote al dira ? Hartzaileak persuadituak izango al dira ?

Jendearen jarrera guztiz ezberdina da. Jendeak ez dio kasu handirik egiten interneteko publizitateari eta ariketa honetan ikus daitekeen bezalaxe nagusitzen den jarrera, mesfidantzarena da ( jendeak eskatutako informazioaren truke jasotako publizitatearen egoeran salbu ).Aspergarriak dira, deskonfiantza eragiten dute, naskatzea erraza da benetan eta maiz antibirus askok zuzenean blokeatzen dituzte edukiak.

Intenet eta Gainontzeko medioak

Internetek beste medio batzuekin alderatuta eskaintzen dituen aukerak anitzak dira, eta horren adibide ditugu klasean landu berri ditugunak. Gainera datu basee eta gisako informazio iturriak izanik, posible izango da zuzenean xede taldetzat ditugun kideei mezuak bidaltzea spamekin adibidez, eta telebista edo irratiko kuñekin lortuko dugunaren baino ondorio zehatzagoak lortu al izango ditugu, horrela gure xede taldearekiko kobertura handiagotuz.

Bestelako medioen eraginkortasuna aztertuz, prentsa gisako medioen baino eraginkorragoa dela esango nuke interneteko publizitatea. Prentsa idatzian, eta batez ere egunkariak irakurtzean ez naiz ohartu ere egiten publizitaterik dagoenik, eta berdin aldizkari …gisako euskarriekin. Telebistan egia da askotan iragarkiak ikusten ditudala, baina honakoak sahiestea interneten egitea baino errazagoa izango da, botoitxo bat sakatzea besterik ez delarik eta berdina gertatuko da irratiarekin ere.

Beraz, nahiz eta hasieran ez eraginkortzat jo, baliteke beste medioak aztertu ondoren uste duguna baino eraginkortzat baloratzea.

Anuncios