Irakasgai orori hasiera eman aurretik, maiz egin izan dudan kontua da hausnarketarena eta gaurkoan, publizitatearen eraginkortasunaz arituko naiz.

Hasteko, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak eraginkortasunari buruz emandako definizioak landuko ditut, kontzeptua zehaztu eta behin zehaztuta lanari ekiteko asmoz.

 

Publizitatea, komunikatzeko teknika masiboa izanik, produktu, ideia, instituzio eta zerbitzuen aurkezpen eta promozioak egitera bideratua izango da. Bere truke, ordainketa bat egingo denez, definizioaren bigarren atalak adieraziko duen bezalaxe, kostu/ irabazi ratioaren bidez adieraziko da publizitatearen eraginkortasuna.

 

Gaur egungo gizartean, merkatuan antzeman daitekeen bezala, eta saturazioa dela medio, enpresa, marka … oro beraien burua ezberdintzen saiatuko dira, hartzailearen arreta pizteko asmoz. Atentzioa pizteko prozesu honen baitan, publizitatea tresna garrantzitsua bilakatu da eta maiz kreatibitateaz baliatu ohi da honetarako, publizitate kreatiboak, eraginkortasuna adierazi nahi ez duen arren.

 

Baina publizitate oro al da eraginkor ? Nola jakin eraginkorra den edo ez ?

 

 

p11

Publizitate jarduera bat eraginkorra izateko, lehenik eta behin helburu zehaztua beharko du izan, honakoa komunikazio jarduera batean funtsezkoa izanik. Helburu horren baitan, erabilera eta hiritarren onespenak baloratu beharko ditu publizitatearen jarduerak, beraiek izango baitira mezuaren hartzaileak, interesa adierazi beharko dutenak, alegia.

Egia da, hartzailearen arreta edo persuaditze prozesua nahiko konplexua izan ohi dela, arreta piztu eta hartzailea gogaikatzearen artean muga txiki-txiki bat baitago. Beraz, funtsezkoa izango da media plangintza zuzen bat egitea, horretarako xede taldea zehaztu, euskarriak aintzat hartu, frekuentzia zehaztu … eginez.

Bestetik, jakin beharrekoa da eraginkortasuna kontextuala dela, beraz egoerak ere jokabideak baldintzatuko ditu. Azkenik, nola ez, publizitatearen jarduerak egiazkoa, frogagarria beharko du izan, hartzaileak %100ko konfiantza izateko.

 

Lanari amaiera emateko, esan beharra dago guzti honen atzean, salmenten handiagotze, marken posizionamendu egoki eta kontzientziazko saioak ditugula, beraz publizitateak eraginkorra beharko du izan honakoak bete, eta enpresa, erakunde, pertsona … orok bere helburu publizitarioak burutzeko.

Anuncios